#AUPAekinBarri newsletterra: aldaketarako tresna errealak zure enpresarentzat
ekinBarri urteak daramatza Bizkaiko enpresei laguntzen euren lidergo- eta kultura-eraldaketa prozesuetan. Orain, #AUPAekinBarri newsletter doakoarekin, enpresa arduradunei lagundu nahi die giza-kudeaketa eredu eraginkorrago batera urratsak egiten.
Hilero behin bidaltzen den buletin digitalak eduki labur eta praktikoak biltzen ditu, taldeak gidatzen dituztenen egunerokoan balio zuzena emateko pentsatuak: tresna erabilgarriak, eraldaketarako gakoak, inguruko enpresen benetako esperientziak eta ekinBarrik sustatzen duen eragin-neurketarako eredu digitalaren azken berrikuntzak.
Esperientzia errealean oinarritutako erantzunak
ekinBarrin parte hartzen duten askoren ahotan galdera hau errepikatzen da: Zer ari gara ondo egiten eta zer hobetu genezake gure enpresan? Behatze zuzena, taldeekin egindako lana eta denbora errealean egindako neurketak baliatuz, ekinBarrik esperientzia berezia bildu du urteotan, orain kanal honen bidez beste erakunde batzuen esku jartzen duena. “Ez dugu formula magikorik eskaintzen ezta kanpotik ekarritako errezetarik ere: benetako testuinguruetan hartutako benetako erabakiez ari gara,” adierazi dute CEBEK, FVEM, CECOBI, ASCOBI-BIEBA eta AVEQ-KIMIKA erakundeek bultzatutako ekimenaren koordinazio-taldeak. Newsletterrak horixe eskaintzea du helburu: egunero aurrera egiten duten enpresetan zer funtzionatzen duen eta zer ez, leialtasunez islatzea.
Tresnak, gatazkak eta kultura-aldaketa
Bidalketek barne hartzen dituzte ekinBarrilariek sinatutako hausnarketak gatazkaren kudeaketaren inguruan. Gai errepikakorra da erakundeetan, eta oztopo bat izan beharrean aukera bihur daiteke ikuspegi berriekin lantzen bada. Horrez gain, kultura-aldaketa bultzatzeko ideiak, barruko erresistentziak gainditzeko gakoak eta taldeetan elkarrizketa esanguratsuak pizteko proposamenak partekatzen dira.
Ildo horretan, ekinBarrik ikuspegi integratzailea du: lider diren pertsonek eta euren taldeek elkarrekin parte hartzen dute prozesuetan. “Ez da formatzeko formatzea: helburua da eraldatzea. Ez dugu ingurune simulaturik erabiltzen, enpresaren benetako egunerokoa lantzen dugu”, azpimarratu dute.
Bidean dauden enpresen komunitatea
Newsletter hau lotura-gune gisa ere sortu da: aldaketa-prozesuan dauden edo enpresa egiteko modu berriak esploratu nahi dituzten erakundeen arteko harremanak sendotzeko. #AUPAekinBarriri bidez, harpidedunek inguruko beste enpresa batzuen praktika onak ezagutu eta balio handiko edukietara sarbidea izango dute, denbora-inbertsio handirik egin gabe.
Harpidetza doakoa da, eta zabalik dago taldeak gidatzeko eta erakunde barruko harremanak hobeto kudeatzeko interesa duen edonorentzat. Izena eman nahi baduzu, egin klik hemen: https://aupa.ekinbarri.eus