ekinBarri euskarrietan oinarritutako enpresaeredu baterantz aurrera egiteak eta eraldatzeak bide bat ibiltzea, taldea eraldatzea eta horren dinamika aldatzea dakartza, baita liderra bera eta taldekideak eralda daitezen ere
ERALDAKETA UNITATE NAGUSIA TALDEAK DIRA.
Bilakatzeko bide orok ekarriko du erakundea hainbat etapa ibiliko duela, hala nola:
- 1. etapa:Aldaketaren jatorria eta xedea
- 2. etapa: ekinBarri Taldea eraikitzea: aldaketaren lidergoa
- 3. etapa: Eraldatzeko proiektuak sustatzea
- 4. etapa:Eraldatzeko hedatu eta finkatzea
Etapa bakoitzean, erakundeak helburu eta emaitza batzuk lortu behar ditu dimentsio bakoitzeko (taldea, norbanakoa), egokitzat jotzen dituen mekanismoak aplikatuz.
Erakunde guztietan aplikatu beharreko ibilbide zehatz bat sortu nahi izan gabe, jarraian, eraldaketa-prozesuan erreferentzia gisa erabili ahal izateko modu egokian jorratu beharreko funtsezko alderdi batzuk adieraziko dira.
ekinBarri-ko zuzendari nagusi gisa, langileen kezkak jarrera guztietatik partekatzeko programa ezartzeko arrazoia izan da. Enpresa gisa dugun bilakaera- eta aldaketaprozesuan pertsona gehiagok parte hartzeak, inoiz suposatu edo ezagutu ez duzuna zuzenean ezagutzera eramaten zaituela onartzea ekarri du
Iñaki GorostizaELDU, S.A.-ko zuzendari nagusia
Aldaketaren jatorria eta xedea
Helburua
Eraldatzeko beharraren kontzientzia sortzea, prozesu osoari koherentzia eta zentzua emango dizkion arrazoibidea antolatuz.
Espero diren emaitzak
Zuzendaritza Taldea
- Eraldatzeko beharra sortu eta horretan sinestea.
- Eraldaketaren zertarakoa eraikitzea.
- Abiatze egoera eta eraldatzeko gaitasuna identifikatzea.
Zuzendaritza Nagusia
Kontuan hartu beharreko alderdiak:
Erakunde batek etapa hori gaindi dezan, barneratu beharko du zuzendari nagusiak, liderra den aldetik, eta horren zuzendaritzataldeak, eraldaketa-bide bati ekitearen aldeko apustua egin dezatela. Horretarako:
- Sentsibilizatu egin behar dute, eta aldaketaren beharraz jabetu. Xede horrekin, ekinBarri -k, behar horri dagokionez erakundearen egoerari buruz diagnostiko bat egitea proposatzen du,
- argi eta garbi zehaztu behar da zein den eraldaketaren azken helburua; hots, prozesuaren motibo inspiratzailea eta gidaria, lortu nahi den norabidean koherentziaz aurrera egitea ahalbidetuko duena, bere ikuspegiarekin bat datorrena,
- etapa horretan gogoan izan behar da eraldatzeko prozesuak denbora behar duela.
- Zuzendaritza Nagusiak une honetan jakin behar du aldaketa-unitatea eta aldaketarako energia zuzendaritza-taldean hasten dela, eta taldearen misioa zein izango den eta zuzendaritza-taldeko kide bakoitzari buruz zer itxaropen dituen baloratu beharko du.
Hausnarketa horri erakundearen jabetza gehitu behar zaio: horren liderrekin bat etorri behar du.
ekinBarri Taldea eraikitzea: aldaketaren lidergoa
Helburua
Zuzendaritza Nagusiarekin batera, erakundea eraldatzeko prozesua bultzatu eta gidatuko duen zuzendaritza-taldea garatzea.
Espero diren emaitzak
Zuzendaritza Taldea
- Zuzendaritza Taldea garatzea, eta, horretarako, elkarrekin lan egin, sortu eta eraldatzen ikastea.
- Eraldaketaren zertarakoarekin loturiko proiektu berriak identifikatzea (taldeka garatuko dena).
- Komunikazio-mekanismoak taxutzea, eraldaketa-prozesuaren aurrerapenak eta emaitzak erakusteko.
Zuzendariak
- Zuzendaritza Nagusia talde lider gisa garatzea.
- Zuzendaritza Taldeko pertsonak banaka garatzea.
Kontuan hartu beharreko alderdiak
Zuzendaritza-taldea eraldaketa-prozesua bultzatu eta trakzionatzeko prest egon dadin, lehenik eta behin, bere aldaketa eta bilakaera ekarriko dituzten urrats sendoak eman behar ditu.
Besteak beste, ekinBarri zuzendaritza-talde bat garatzeko funtsezko puntu hauek azpimarra daitezke:
- Zuzendari nagusiak misio berria eman behar dio zuzendaritza-taldeari. Aldi berean, oraina kudeatzea eta geroa gidatzea,
- astia izatea. Ezabatu egin behar da “ez daukat astirik” esaldiak sortzen duen oztopo handia. Hori dela eta, zuzendaritza-taldearen lehen zereginetako bat da eskura dagoen arduraldiarekiko beharrezko arduraldia identifikatzea; zuzendaritza-taldeak astia liberatzea beharrezkoa izango da astia aldaketan eman ahal izateko,
- Zuzendari nagusiak, bere zuzendaritzataldearekin batera, aldaketa hori gidatu ahal izateko talde lehiakor eta gaiaren eredua zehaztuko duten gaitasunak eta portaerak ikusi behar ditu. ekinBarrik 5 euskarriekin bat datorren talde-eredu bat proposatzen du, enpresa bakoitzera egokitzeko modukoa. Halaber, ekinBarrik badu du talde horren aurrerapen- eta lehiakortasun-maila denbora errealean ebaluatzeko teknologia, eta horrek aukera ematen dio zuzendari nagusiari bere ahaleginak berehala ebaluatzeko, ikaskuntzaprozesua osatzeko, taldeen lider gisa, eta bere zuzendaritza-taldearen prestakuntzamaila neurtzeko,
- talde-eredu horrek ziurtatu behar du adierazpen- eta konfiantza-espazioak sortzen direla, partaidetza sustatzeko eta aldaketaeta eraldaketa-egoerek sortzen dituzten gatazka-egoerak sormenez konpontzeko,
- ez da inoiz eraldaketa-proiektuaren zertarakoa ahaztu behar, eta, horretarako, lortu nahi den helburuarekiko koherentziaz jokatuko da, eta, horrela, aldaketa-aukerak eta proiektuak hautatzeko irizpide argiak hautemateko sistema batean lan egingo da,
- norbanakoaren xedearekin bat datorren talde-asmo bat partekatzea, motibazio bikoitzarekin bat etortzeko,
- bizkortasuna eta moldakortasuna, informazioa mugatua den eta baldintza aldakorrak etengabe interpretatzeko beharra dagoen enpresa-ingurune batean erabaki eta konponbide berritzaileak hartzeko gaitasuna landuz,
- erresilientzia edo emaitzak eta erronkak lortzeko eta edozein eragozpen edota ezbeharren ondoren azkar indarberritzeko gaitasuna lantzea,
- esperimentatzea, ingurune konplexu batean aurrera egiteko funtsezko elementu gisa, eta, horretarako, modu egokian ikastea eta erantzutea ahalbidetzen duten hainbat estrategia eta ekintza probatzea,
- lidergo kolektiboko tankera sortzea, ohiko lidergo indibidualaren tankeraren aurrean, aldaketa-unitatea taldea delako ideia zabaltzeko eta erakundeko pertsona guztiekiko (gehienekiko) parte-hartzea eta harremana sustatzeko,
- gatazken kudeaketari begirada sortzaile eta konstruktibo batetik ekitea, tentsio gehiago sortuko duen kiribil batean sartu gabe.
Zuzendaritza-taldeak ez du bere ahalmen guztia lortuko, Zuzendaritza Nagusiak eta hori osatzen duten pertsonek ez badute nor bere eraldaketa pertsonalean lan egiten. Alderdi hori nahikoa jasota geratu da lidergoa faktore kritikoa garatzerakoan.
Komunikazioa garrantzitsua da hasieratik, eta Zuzendaritza Taldeari dagokio komunikaziomekanismoak tatxutzeaz arduratzea. Proiektuarekin ahalik eta pertsona gehien bat egiten lagunduko duten eta aldaketa behar dela ulertarazten duten mezuak eta komunikatzeko moduak sortzea, etapa honetako funtsezko elementua da. Eraldaketarako ekinBarri taldeak horretan lan egin behar du. Helburua masa kritiko nahikoa, aldatzeko gogoa duena, izatea da.
Zuzendaritza-taldeak haren garapenean oinarri sendoa eraiki duela uste duenean, hurrengo urratsa eman behar du, eta eraldaketa talde desberdinetan zabaldu eta hedatuko du. Ekinbarri filosofia, kudeaketa arinagoa eta errazagoa ahalbidetuko duten proiektuak eraldatzeko prozesua antolatzean datza, jakinik proiektu desberdinak aldi berean edo denboran zehar landu daitezkeela.
Hautatutako lehentasunezko proiektuak abiarazi behar ditu erakundeak, eraldaketaren bidea indartzeko. Kontuan hartu beharra dago, proiektuak eta ekintzak lehenestean, epe laburrean arrakasta izateak eta lorpenak ezagutu ahal izateak duten garrantzia funtsezko elementua dela igarotze-bidea errazteko.
Zuzendaritza-taldea garatzea inoiz amaitzen ez den etapa da; hala ere, haren bilakaeraeta eraldaketa-prozesua, une jakin batean, erakundeko gainerako proiektuetan eta eraldaketa-prozesuetan trakzionatzen eta lideratzen hastean datza (3. etapa).
Eraldaketa-proiektuak bultzatzea
Helburua
Zuzendaritza-taldean hasitako eraldaketa erakundeak hedatzeko aukera ematen duten proiektu lehenetsiak garatzea.
Espero diren emaitzak
Proiektuaren taldeak
- Proiektuaren Taldeak garatzea, eta, horretarako, elkarrekin lan egin, sortzen eta eraldatzen ikastea.
- Eraldaketaren zertarakoarekin bat etorriz garatzea proiektua.
- Proiektuaren aurrerapenak eta emaitzak erakunde osoari jakinaraztea sustatzea.
Proiektuaren taldekideak
Kontuan hartu beharreko alderdiak
Proiektu lehenetsiak garatzeko taldeak eraldaketaren makinak funtzionatzen jarrai dezan kate-maila dira. ekinBarri-ren eginkizuna da proiektu-taldeei laguntzea, egoki deritzoten horretan.
Proiektu-taldeak aukera ederra dira parte hartzeko espazioak sortzeko eta aniztasuna sustatzeko, ikuspegi desberdinak dituzten pertsonak daudelako eta horiek eraldaketaprozesuan aktiboki txertatzeko.
Proiektu transbertsaletan parte hartzera ohituta ez dauden pertsonek parte hartzeko espazioak irekitzeak sinesgarritasuna ematen dio aldaketa-prozesuari: agerian uzten du egiteko modu berriak gauzatzeko asmoa, baita pertsonen gaitasunak aitortzeko eta haien garapena bultzatzekoa ere.
Talde berean ikuspegi desberdinak (espezializazioagatik, erantzukizun-mailagatik edo dagokien antolaketa-arloagatik) dituzten pertsonak sartzeak aukera desberdinak aztertzea ahalbidetzen du, eta berrikuntzarako agertoki hobea ematen du. Elkarrengandik aldenduta dauden ikuspegiek aukera berriak sortzea ahalbidetzen dute.
Halaber, eraldaketa-prozesuari zuzenean loturiko proiektuetan aktiboki parte hartzeak prozesuarekiko konpromiso handiagoa hartzea eragiten du. Pertsona askok aldaketaren aldeko jarrerak dituzte, prozesua eraikitzen modu aktiboagoan parte hartzen baitute.
Proiektuak lehenesteari dagokionez, bi alderdi hauetan jarri beharko dugu arreta berezia:
- Lehenetsitako proiektuek epe laburrera emaitzak –behintzat, ertainak– lortu behar dituzte.
- Beste pertsona eta talde batzuk proiektu berriak abiaraztera bultza ditzaten izan behar dute erakargarriak emaitzek.
Lehenetsitako proiektuek emaitzak izango dituzte baldin eta, besteak beste, funtsezko alderdi hauek lantzen badira:
- Erakundearen eraldaketaren helburua eta eraldaketaren zertarakoarekin bat datorren kontuan hartzea,
- metodologiak ezarri behar dira. Taldea metodologia horietan gaitu behar da, eta horiek aplikatzeko tresna egokiak izan behar dituzte,
- taldearen beraren eraldaketa landu behar da, eta, horretarako, garapen-faktorearen funtsezko elementuak landu, ondoren elkarrekin sortzeko eta eraldatzeko gai izateko,
- taldeko liderraren beraren eraldaketa indibiduala landu behar da, baita taldekide bakoitzarena ere, eta, horretarako, taldearen eta norbanakoaren garapen faktorean identifikatutako funtsezko alderdietan eboluzionatzea.
Bidean aurrera jarraitzeko, komunikazioa ezinbestekoa da. Etapa horretan, nabarmentzekoa da komunikazioari eman beharreko garrantzia eta denbora, erakunde osoari lehenetsitako proiektuen aurrerapenei eta emaitzei dagokienez. Erakundeak bidean lortutako aurrerapen guztiak ‘bizitasunez bizi’ ditzala sustatu beharra dago, hurrengo urratsak ematen jarraitzeko indarra eta adorea izateko.
Erakunde bakoitzaren eraldaketa-prozesuaren erritmoa erakunde bakoitzaren inguruabarren araberakoa izan behar da. Erakunde bakoitzak bere bidea diseinatu behar du, bakarra eta berezia, eta erakundeko ahalik eta pertsona gehienek nahi den norabidean esku har dezaten urratsak emanez.
Eraldaketa hedatu eta sendotzea
Helburua
Proiektuen esperientzietatik ikastea eta ikaskuntzak erakundean integratzea, eta, horretarako, eraldaketa gauzatuko duten ohitura berriak sortzea.
Espero diren emaitzak
Erakundea
- Proiektuen emaitzak eraldaketaren zertarakoaren arabera ebaluatzea.
- Proiektuen jardunbide egokiak erakundearen gainerakoei hedatzea.
- Proiektuen bidez ikasitakoa eta landutakoa doitzea, erakundearen gainerakoei hobeto hedatzeko.
Proiektuaren taldekideak
- Erakundearen jardunbide egokietatik ikastea, horiekin bat datozen jokabide berriak garatzeko (erakundeko pertsona guztien garapena).
Kontuan hartu beharreko alderdiak
Nahiz eta aurreko fasean garatutako proiektuek hasieratik erakundearen beraren eraldaketa erraztuko duten jardunbide berriak eraikitzeko helburua izan behar duten, fase horretan azpimarratzen da proiektuetan bizitako ikaskuntzak gainerakoetara hedatu behar direla.
Hedapen-faseak proiektuen ikaskuntzak barneratzeko, ebaluatzeko eta egokitzeko balio behar du, gainerako antolakundeei aplikatu ahal izateko. Proiektu askok ezarpen- edo hedapen-proiektuetan jarraipena izan beharko dute.
Nolanahi ere, jabetu behar gara eraldaketaprozesuak energia asko behar duela. Hori dela eta, sendotze-fase honetan ahalegina egin behar da aldaketa-beharrari eta ahaleginak egiten jarraitzen laguntzen duen tentsioari eusteko.
Prozesu horretan, gomendagarria da Zuzendaritza Taldeak jarraipen- eta kontrolmekanismoak ezar ditzan, proiektuetan landutakoaren sendotze-maila eta pertsonek prozesuarekiko duten adore- eta gogobetetze-maila monitorizatzeko.
Prozesu hori behar bezala burutzen duen erakunde batek badaki eskatzen den ahalegina handia dela, eta jardunbide berriak sendotzeko lasaitasun-uneak ere beharrezkoak direla.
Bere burua eraldatzen ikasi duen erakunde batek, halaber, etengabe bilakatzen jarraitzeko aukera emango dioten mekanismoak garatu ditu, eta badu bere bilakaera kontzienteki eta aktiboki kudeatzeko gaitasuna.