Etorkizunari begiratzeko modu berri bat lortzeko eraldaketa-prozesua

EkinBarri eredua ezagutaraztea du xede gida honek, hots, etorkizunari begiratzeko modu berri bat lortzeko eraldaketa-prozesua, pertsonengan oinarritua, ingurune aldakor baten erronkei aurre eginez. Hainbat azterlanek ondorioztatu dute aldaketa-prozesuen % 75ek porrot egiten duela, baina hori ez da gertatzen aldaketa-estrategiarik ez dutelako, arreta gizakiengan jartzen ez dutelako baizik.

Gida honek ibilitako bideen ikaskuntzak bildu ditu. Transbertsala izateko asmoz sortu da, enpresa eta jarduera-sektore bakoitzera egokitzeko, alegia. Enpresei eta horietako zuzendariei bestelako ikuspegiak eman nahi dizkie, negozio-ereduaren aldaketei loturiko erronkei aurre egin diezaieten, baita ekoizpen-prozesuetan lana antolatzeko modu berriei ere, eta, batez ere, emaitzak lor ditzaten: zure enpresak aldaketa-proiekturen bat badu, ekinBarri-k lagunduko dizu eta pertsonen eta taldeen bidez hori posible egiteko “MODUA” jakinaraziko dizu.

ekinBarri erreferentea da enpresaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna ziurtatzeko aldaketa-proiektu bat zehazten duten erronka estrategiko berriak identifikatzerakoan. Enpresa-ingurunea zenbat eta lehiakorragoa eta profesionalagoa izan, orduan eta errazagoa izango da talentua erakartzea, eta hori funtsezkoa da gure Lurraldearen lehiakortasunerako.

Gure enpresek errealitate berrietara egokitzeko duten interesa piztu nahi du aurkezten dugun gida honek, lehiakortasun-maila handiagoak eta garapen profesional eta pertsonaleko maila hobeagoak ekar ditzan.