Bizkaiko Enpresa Erakunde nagusien asmoa da, datozen urteotan, enpresetan barneharremanen tankera berria sendo dadila sustatzea, harremanak eraldatzaileak izan daitezen, errealitate berrietara egoki daitezen eta Lurraldearen ekonomiaren eta enpresen garapena bultza ditzaten, lehiakortasuna indartzeko eta erakundeak osatzen dituztenen garapen profesionala eta pertsonal osoagoa ahalbidetzeko.

Gure ustez, iritsi da jada enpresei barrutik eraldatzeko prozesua garatzen laguntzeko unea, eta, horretarako, arreta pertsonengan jarri beharra dago, nor bere enpresaren balioekin bat etor dadin, horrek enpresaproiektuaren lehiakortasun eta egonkortasun/ jasangarritasun handiagoa sustatzen duela ulertuta. Hortaz, hauek gauzatzeko ingurunea sortu behar dugu:

  • Enpresetako partaideen gaitasunak modu sendoagoan txertatu eta integratzea, ingurune osoa (jabeak, zuzendaritza-taldea, pertsonak, familiak, bezeroak, hornitzaileak, etab.) inplikatzeko gai izango den proiektu partekatu baterantz aurrera eginez.
  • Pertsonek garapen profesional osoagoa izan dezaten eta beren enpresaren balioekin bat etor daitezen bultzatzea, horrek enpresaproiektuaren lehiakortasun eta egonkortasun/ jasangarritasun handiagoa sustatzen duela ulertuta.
  • Pertsonen, taldeen eta erakundeen arteko harremanaren gaineko ikuspegi berria izatea, hain zuzen, konfiantzaren, konpromisoaren, lankidetzaren eta ikuspegi partekatuaren parametroetan oinarritzen dena.
  • Aldaketarako proiektu bat partekatzea, enpresaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bermatzeko. Hortaz, ekinBarri-ren helburu nagusia da eraldatu eta aurrera egin nahi duten Bizkaiko enpresen erreferentzia izatea.
  • Elkarrekiko konfiantzan eta enpresa lehiakor eta jasangarrietan oinarritutako pertsonekiko konpromiso-eredu partekatu baterako bidea erraztuko die, non pertsonek proiektu bateratu baten partaide direla sentituko duten,
  • 5 euskarrietan oinarritutako ikuspegi partekatua izanda,
  • jarraipenerako eta eskalagarriak izateko asmoz,
  • proiektuan parte hartzen duten sektore eta enpresen errealitate eta erritmoei egokituko zaizkienak.

Bizkaiko enpresa-elkarte nagusiak dira ekinBarri-ren buru: CEBEK-Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa, FVEM-Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioa, CECOBI-Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa, ASCOBI-Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartea eta AVEQKIMIKAS- Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkartea. Halaber, badu BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN laguntza ere.