Bizkaiako enpresak proiektu partekatu baterantz eraldatzeko, ekinBarri-ren iritziz ekin beharreko bidea 5 euskarri hauetan oinarritu beharko da:
- Pertsona
- Konfiantza
- Kompromisoa
- Berrikuntza
- Jasangarritasuna
Horiek guztiak elkarrekin nahasten dira eta eraikitzeko oinarria
sortzen dute.
Horietan guztietan finkatzen da eraldaketaren egitura dinamikoa.
Horiek guztiak transbertsalak, funtsezkoak eta elkarren osagarri
dira.
Pertsonak
Enpresaren euskarri estrategikoa: erakundeko pertsonek erantzuten diete ingurune erronkariei, eta eraldatzeko prozesuak lortu behar du pertsona bakoitzak, nork bere taldean, bere burua garrantzitsutzat jotzen dela eta aintzat hartzen dela senti dezan.
Funtsezkoa da proiektuan parte hartzea sustatzea, eta horretarako ikuspegi partekatua lortzea, kidego-sentimendua sustatzeko eta erantzukidetasuneko inguruneak sortzeko.
KEPLERen dihardugunok espero dugu erakundeko partaide guztiok jakin dezagun gugandik zer espero den eta, gure jardueraren arabera, helburuak betetzen diren ala ez. Pertsonak enpresaren helburuekin bat etorri izanak, kudeaketaren parte-hartzea eta gardentasuna areagotu dezan, baita partaide bakoitzak bere egitekoarekin duen konpromisoa eta gogobetetzea ere.
Alberto CórdobaDirector General de KEPLER ENTREPLANTAS DESMONTABLES, S.L.
Konfiantza
Enpresen garapena bultzatzen duen funtsezko elementua, komunikazioan eta taldelanean oinarritzen dena. Elkarrengan modu partekatuan sinesteko ekintzaren emaitza da konfiantza. Konfiantza etengabe, zentzuz, hasiera-hasieratik eta bide osoan zehar bete behar da.
Konpromisoa
Enpresek eta horien partaide diren pertsonek duten gaitasuna adostutako helburuak jartzeko eta erantzukizunak betetzeko, guztien onura xede izanda eta partekatutako helburuak lortzeko.
Berrikuntza
Enpresaren edozein eremutan aukera berriak garatu eta sortzea ahalbidetzen duen elementua; horretarako, buru irekia eta azkarra sustatzen du, gero eta konplexuagoak eta aldakorragoak diren inguru eta sektoreei erantzuteko gai dena, aukera berriak sortzeko, erronka berriak beren gain hartzeko eta hankasartzea ikaskuntzaren eta norbera hobetzeko zati gisa onartzeko gai diren taldeak sustatuz.
Jasangarritasuna
Gure ingurunean, orain eta gero, jarduera, aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzearen aldeko apustua. ekinBarri-k balioa sortzearen eta gizarte-garapen orekatua eta egokiaren arteko oreka bateratzen du.
ekinBarri-k eraldaketarako eredu erabilgarria izan nahi du; horretarako, euskarri horietako bakoitzak faktore kritiko batzuk ditu oinarri (Ikuspegia eta balio partekatuak, Lidergoa, Komunikazioa, Parte-hartzea eta erabakiak hartzea, Norbanakoaren eta taldeen garapena, Harreman onuragarriak eta konstruktiboak, eta sormen- eta berrikuntza-ingurunea), eta horiek guztiak modu bakar eta egokian garatu beharko dira erakunde bakoitzean.