gainditzea behar izaten du; gaur egun, enpresa guztiok garai nahasia, zalantzagarria eta aldakorra bizitzen ari gara, eta hortaz, zenbait gogoeta egin beharra dago.

Enpresa-ingurunea egonkor samarra zenean, kalitateko ohiko tresna eta tekniken bidezko bikaintasuna nahikoa zen emaitzak lortzeko. Prozesu sendoak garatzea eta funtsezko postuetan egoerak aztertzeko eta arazoei irtenbidea emateko gai ziren adituak izatea, kudeaketa egokia eta emaitza bikaina bermatzen zuten elementuak ziren. Mundu nahaspilatsu batetik –zeinak azkartasuna, analisia eta ziurtasuna eskatzen zituen– dilema-mundu batera mugitzen ari gara – zeinak bisioa eta esperimentazioa eskatzen dituen–. Ingurune aldakorrak anbiguoak eta korapilatsuak dira. Dilema estrategiko modernoek bestelako joera eta trebetasunak behar izaten dituzte.

Mundu aldakor baten aurrean erantzuna jorratzeko ikuspegia edo proposamena alde batera utzita, argi dago enpresa-liderren erronka nagusia hain ingurune ezegonkor batean erabakiak hartzea dela. Horrelako ingurunetan jardun behar denean, informazio osoa, egokia, fidagarria eta zehatza eduki behar da. Enpresetako liderrek egoera are zailagoetan eta gero eta aldakorragoak diren inguruneetan erabakiak hartzen ikasi behar dute. Lehiatzeko modu asko dago, eta erabaki estrategikoek, batez ere AMIAetan (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak) oinarritutako prozesu estrategikoen kontzeptu klasikoetatik haratago joan behar dute. Giza Baliabideetako zuzendariek beren taldeen garapena ahalbidetu eta ikuspegi berri bat sustatu behar dute; ekinBarri proiektuaren helburu nagusietako bat da eredu berri baterantz aurrera egitea Bizkaiko enpresetan, lantaldeak eraldaketaunitate gisa hartzen dituen lider tankera berri batek bultzatuta.

Etorkizun iraunkorra posible izan dadin, Erakundeek aldaketa sentitu behar dute, horretara egokitu behar dira eta horri erantzun behar diote; eboluzionatzen ari den mundu batean eboluzionatu egin behar dute. Egoera berriak euskarri sendoetan (ekinBarri) eta antolatzeko gaitasun berrietan oinarritutako ikuspegia behar du.

Horretan dihardugu, eta oraindik asko dugu hobetzeko, baina aldaketa batzuk ikusten ari dira. Talde gisa, elkartuago gaude eta ikuspegi partekatuagoa dugu. Nire ustez, orain hobeto aprobetxatzen ditugu gure baliabide urriak, eta eraginkortasunari dagokionez hobetzen ari gara. Talde osoak antzeman du barne-komunikazioa nabarmen hobetu dela. Pixkanaka, gure sailen egitura gainbeheratzen ari da, pertsona-talde bati lekua uzteko; eta pertsona horiek hobeto informatuta daudenez, batzeko gai dira, taldeari ekarpenak egiteko gai dira, eta, aldi berean, enpresa barruan garapen pertsonala lortzeko aukera ikusten dute horretan.

Tomás Posada Managing Director. BOSTLAN, S.A.