HA Ilarduyak ekinBarri proiektuarekin bat egin du bikaintasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoan

Publicado

Kimikaren sektoreko enpresak, Amorebietan (Bizkaia) egoitza duen HA Ilarduyak, aurrerapauso garrantzitsua eman du bere antolaketa-eboluzioan, bikaintasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoan, ekinBarri proiektuan integratuta. Programa hau Bizkaiko enpresen lehiakortasuna indartzera bideratuta dago, eta datozen urteetan jasangarritasun eta bideragarritasun enpresarialerako funtsezko elementu batean jarri du arreta: pertsonen taldeak.

1918an sortua, HA Ilarduyak burdin, altzairu eta burdinarik gabeko galdaketarako soluzio berritzaile eta jasangarriak eskaintzen, garatzen eta merkaturatzen ditu Espainia eta Portugalerako. Produktu kimiko aurreratuenetatik hasi eta estaldurak eta gehigarri bereziak, hareak eta produktu metalurgikoak arte.

Abenduaren 18an, HA Ilarduyak ekinBarriko lehen saioa egin zuen: “Gizakiaren oinarrizko funtzionamendua aldaketaren aurrean: konplexutasuna kudeatzen ikastea”, eta bertan enpresa-eraldaketarako bi oinarri nagusi landu ziren.

Lehenengoan, lidergo humanoa konplexutasunean izan zen ardatz, eta ingurune dinamikoetan lideratzeko, taldeak mobilizatzeko eta higadura minimizatuz emaitza jasangarriak lortzeko gaitasun giltzarrien garapena landu zen. Bigarrenean, aldaketarako prestatutako taldeak eraikitzea izan zen helburua. Horretarako, hausnarketa sakona egin zen enpresetako harremanen ereduak eraldatzeko beharraz, komunikazioa, harremanak eta eguneroko errutinak hobetzea nabarmenduz.

Jardunaldia Gonzalo Serrats Urrechak, ekinBarrilariak, gidatu zuen, eta enpresei gero eta konplexuagoak diren inguruneetara egokitzeko eta bertan arrakasta izateko tresna praktikoak eskaini zizkien.

Etorkizunarekin konpromisoa

HA Ilarduyak azpimarratu du ekinBarrin parte hartzeko erabakiak lidergo kontzientearekin eta talde erresiliente eta egokigarrien garapenarekin duen konpromisoa sendotzen duela. "ekinBarrin parte hartzeak ilusio eta konpromisoz betetzen gaitu. Bide hau ez dela erraza izango badakigu; sakrifizioa eta ausardia eskatzen ditu. Hala ere, ziur gaude ahalegin honek merkatuaren erronkei aurre egiteko eta etorkizun jasangarri eta lehiakorragoa eraikitzeko gure gaitasuna indartuko duela", adierazi du David Zorita Lezak, HA Ilarduyako Zuzendari Nagusiak.

Aurrerapauso honekin, HA Ilarduyak berriz ere berresten du talentuaren eta pertsonen aldeko apustua, eraldaketa enpresarialaren motor gisa, ekinBarriren balioekin bat eginez eta bikaintasunera bideratutako ibilbidean mugarri berri bat markatuz. "Badakigu enpresen benetako eraldatze-balioa pertsonak direla, horregatik prest gaude bidaia zirraragarri honetarako", ziurtatu du Zoritak.

AVEQ-KIMIKAko kide den HA Ilarduyak Hüttenes-Albertus taldean du partaidetza. Talde hau mundu mailako liderra da galdaketa-industriarentzako kimikan, eta 30 herrialde baino gehiagotan 1.800 langile inguruko nazioarteko sare sendoa du.