Euskadiko enpresa kimikoak, talentuaren bila
Pandemiaren ondoren, lan-egoera errotik aldatu da, eta enpresak egokitu egin behar izan dira talentua erakartzeko eta atxikitzeko. Ildo horretan, lan elkarrizketetan Giza Baliabideek denbora gehiago ematen dute enpresaren bertuteak nabarmentzeko, hautagaiaren motibazioak eta gaitasunak arakatzeko baino.
Fenomeno horrek erronka demografikoari eta lan-itxaropenen eraldaketari erantzuten dio, batez ere gazteen artean; izan ere, ez du "bizitza osorako" enplegua bilatzen soilik, garapen profesionala eta pertsonala sustatuko duten aukera erakargarriak baizik. Besteak beste, lan-giro positiboa eta inklusiboa, ordutegi-malgutasuna, onura ekonomikoaz haratago doan helburua, teknologiarako sarbidea eta berrikuntza funtsezkoak dira, eskatutako erantzukizunarekin eta ezagutzekin bat datorren ordainsariarekin batera.
Euskadiko sektore kimikoko enpresak ez dira erronka horretatik kanpo geratzen ari, nahiz eta soldatari eta egonkortasunari dagokienez kalitatezko enplegua sortzen duen industria sendoa izan. Espainian, enpresa horiek zuzeneko 233.000 enplegu sortzen dituzte eta 792.000 zeharkakoa; sektore pribatuko soldatapeko biztanleria aktiboaren % 5,5a da, Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioko (FEIQUE) Gizarte eta Lan Gaietarako eta Giza Baliabideen zuzendariak, Cristina Vazquezek, berriki egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.
Batez besteko soldata urtean 40.000 euro ingurukoa da (batez besteko soldata orokorra baino % 57 gehiago), eta kontratuen % 94 mugagabeak dira. Sektore kimikoak baldintza erakargarriak eskaintzen dizkie langileei. Emakumeen presentzia ere nabarmentzekoa da: sektoreko langileen % 44,4 dira, eta manufaktura-industriako langileen % 28,7a.
Ekinbarri, talentuarentzako erakargarri
EkinBarri enpresak languntzeko programa da. Bizkaiko industria kimikoko enpresei talentuaren aurrean erakargarriagoak izateko behar diren tresnak garatzeko euskarri, komunikazio eraginkor eta segurtasun guneen bitartez, bertan langileen konfiantza eta konpromisoa sustatzen dena enpresaren ikuspegia partekatuz.
Ekinbarri, AVEQ-KIMIKA, FVEM, CEBEK, ASCOBI-BIEBA eta CECOBI enpresa-elkarteek sustatua eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila partner estrategiko gisa duena, Bizkaia with the talent, Bizkaiko talentua garatzeko, fidelizatzeko eta erakartzeko estrategiaren marka berriaren parte da.
Ekinbarri epe luzeko apustua da, enpresei konfiantzazko espazioak sortzen irakasten diena, komunikazio onaren bidez, langilea konpainiaren balio eta helburuetan partaide bihurtuz, oro har, kide izatearen sentimendua. Azken batean, enpresetako pertsonen arteko harremanen eredu berri bat, Bizkaiko lurraldea etorkizunerako prestatzen duena.
Egin bat aldaketarekin ekinBarrirekin eta bihurtu zure enpresa talentuarentzako erakargarri!