Bizkaiko enpresek ekinBarrik bere kudeaketa ereduetan dituen onurak nabarmendu dituzte
Bilbon ospatutako ekinBarri 2024 ekitaldian, Think On Marketing, Aceros Inoxidables Olarra S.A., Radio Rhin eta Agaleus enpresetako ordezkariek ekinBarri metodologiak baraien erakundeak nola eraldatu dituen partekatu zuten. "Benetako emaitzak: ekinBarri enpresak ekinean" izenburupean, mahai-inguruak parte-hartzaileei lidergoaren eta kudeaketaren ikuspegi horrek bultzatutako aldaketak zuzenean zabaltzeko aukera eman zien.
Esperientzia horiek Barbara Monte Graok, Think On Marketing-en agentziaren sortzaileak; eta Moises Riobello Alonsok, Aceros Inoxidables Olarra S.Ako Marka Pertsonala eta Giza Baliabideen zuzendariak; Begoña Rodríguez Lázaro, Radio Rhin-eko zuzendari nagusia, eta Ángela Fernández Alonso, Agaleus-eko zuzendariak helarazi zituzten.
ekinBarri ekitaldian bildutako 250 pertsonen aurrean, Monte Graok ekinBarri programa pandemiari ondoren bere enpresan sortutako hazkunde esanguratsuari aurre egiteko gakoa izan zela azaldu zuen. "Hamar urte daramatzagu lan egiten, baina duela lauzpabost ekinBarri martxan jarri genuen lehenengo enpresetakoak izan ginen. 8 pertsonatik 20ra pasatu ginen hilabete gutxitan, eta, gainera, telelanean ari ginen. Tresnak falta zitzaizkigun, nahiz eta argi geneukan norantz jo behar genuen. Une horretan nire bazkideak ekinBarri programa ikusi zuen, eta ez genuen zalantzarik izan", adierazi zuen.
Bestalde, Olarratik, Riobellok industria-sektore batean pertsonekin konektatzeko erronkak aipatu zituen. "Metalgintzako enpresa tradizionala gara. Egunerokoak ez digu ematen pertsonekin konektatzeko momenturik. Lidergo eta talde aldetik zegoen gabezi horri aurre egiteko, ekinBarrirekin bat egin genuen. Horrela gure pertsonek aurre egin behar dieten zailtasunak hobeto ulertu eta kudeatu ahal genituen", nabarmendu zuen.
Ia lau hamarkadako ibilbidearen ondoren taldea jada sendotuta zuen enpresa baten kudeaketa bere gain hartzea izan zen Begoña Rodríguez Lázaro Radio Rhineko zuzendariak aurre egin behar izan zion erronka. "Hori kudeatzea zaila izan zen. ekinBarri filosofia bikaina iruditzen zait, beti esaten delako pertsonak direla garrantzitsuena, baina asko kostatzen da ondasun horretatik etekina ateratzea", azaldu zuen.
Taldea indar-unitate gisa
Ángela Fernández Alonso, Agaleuseko zuzendari gerenteak, berriz taldeak edozein erakunderen arrakastan duen zeregin nagusia azpimarratu zuen. "Taldea erakunde baten indar batasuna da, enpresa aurrera eramango duena, baina beti guztiok norabide berean lan egiten badugu. Ekinbarrilariak bidelagun izan genituen bidaia horretan, baita konbentzitu ere: eraginkorragoak izango zarete higadura gutxiagorekin. Nork ez du hori nahi?", adierazi zuen.
"Benetako emaitzak: ekinBarri enpresak ekinean" mahai-inguruak ikuspegi praktiko eta errealista bat eskaini zuen, ekinBarri Bizkaiko enpresei lidergo-ereduak eraldatzen, taldeen arteko lotura indartzen eta egungo erronketara egokitzen nola laguntzen ari zaien azaltzeko.