Bizkaiko 40 enpresek ekinBarri programaren indarra ezagutzen dute ekintza gamifikatu baten bidez
Gamifikazioa esperientziaren erdigunean pertsonak kokatzeko nabarmentzen den metodologia da, kontzeptuak modu eraginkorragoan ulertzea eta atxikitzea errazten duena, erronkak, lehiaketak eta sariak bezalako elementuak kontutan hartuz.
Helburu horrekin, Bizkaiko 40 enpresa eta elkarte txikitako ordezkariek Bilboko Zabalgune Eraikinean parte hartu zuten ekinBarri AfterWork XPerience ekitaldian. Bertan, ekinBarri programak langileekiko konpromisoa eta komunikazioa indartzen nola lagun diezaiekeen jakin ahal izan zuten.
Gamifikatutako esperientzia batek markatu zuen ekitaldia. Parte-hartzaileek Euskapek diseinatutako escape room bati egin behar izan zioten aurre, enpresa-lankidetza eta arazoak konpontzea sustatzeko. Sei taldetan banatuta, parte-hartzaileekSterling Corp-eko CEOaren hiltzailea aurkitzen lagundu behar zuten, ordubete baino gutxiagoan.
Jokoaren bidez, estres-egoera batzuk sortu ziren enpresetako lan-taldeetan, ekinBarri programarekin konpontzen diren egoerak batez ere, hala nola, konpromisoa eta motibazioa eza.
Jardunaldian hainbat enpresa eta erakundek hartu zuten parte, besteak beste, AR Shelving SAU, Limpieza y Mantenimiento IMPACTO, Zure Alde, Asebrock 2020 S.L, Ubico Corporate Mobility, MAX ESTREM, Avanta Salud, Sercotel, EREINN Consultora y Formación, Imprenta universal, Ginvest AM, Jardinería Iluntz, AVEQ-KIMIKA, Mariatomasa S.L, Pranab, TIBA Spain SAU, Sacodejuegos, Control Riesgos Informa, ISB Consultoría, MAPFRE, ISL Industrial Equipments, ABIAN Services, Diseimedia, Krafos, LORTU Desarrollo empresarial, Allianz, KALIDAD Taldea, Hazia, Inforen 2000 SL, eta Cartonajes Internacional.
ekinBarri etorkizuneko erronken aurrean pertsonak eta enpresak prestatzeko diseinatutako programa da, konfiantzan, koherentzian eta komunikazioan oinarritutako talde-kudeaketaren bidez. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren aliantza estrategikoa du, eta CEBEK, FVEM, ASCOBI-BIEBA, AVEQ-KIMIKA eta CECOBIk bultzatzen dute. Azken bost urteotan, ekinBarri programak 1.500 pertsona baino gehiago eta 125 pertsona lagundu eta irakatsi ditu.