Erronkak

Zein erronka berriri aurre egin behar diete Bizkaiko enpresek?

CEBEKek, FVEMek, CECOBIk, ASCOBIk eta AVEQek zuzentzen dituzten Bizkaiko enpresa-erakundeok Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz sustatzen ari gara pertsonak helburu nagusi dituen enpresa-estilo berria garatzeko eta sendotzeko prozesua.

Proposamen hau errealitate berrietara egokituta egongo denez, lehiakortasun-maila handiagoa emango die gure enpresei eta garapen profesional zein pertsonalaren maila hobeak, enpresetako pertsonei. Horrela, Bizkaiko ekonomiaren eta enpresen garapena bultzatuko da.

Sustatzaileak

Enpresako pertsonen harremanen eredu berri hau 5 zutabetan dago oinarrituta

Pertsonak

Ereduan zeharkakoa den enpresako zutabe estrategikoa, talentua garatzeko, proiektuko partaidetza bultzatzeko, ikuspegi partekatua lortzeko, kidetza bera sustatzeko eta baterako erantzukizuneko zein konfiantzako inguruneak sortzeko.

Konfiantza

Enpresen garapena bultzatzen duen funtsezko elementua, honako honexetan oinarrituta: kultura eta balio partekatuak, komunikazioa zein talde-lana eta enpresa eraldatzeko behar diren balioen araberako lidergo-estiloa.

Konpromisoa

Enpresek eta osagai dituzten pertsonek duten gaitasuna, adostutako helburuak zehazteko, erantzukizunak betetzeko, onura kolektiboa bilatzeko eta partekatutako helburuak lortzeko.

Berrikuntza

Enpresako edozein arlotan aukera berriak garatu eta sortzen dituen elementua. Horretarako, berrikuntzaren eta aldaketaren kultura sustatzen da enpresan, eta pertsonek lidergorako dituzten trebetasunak garatzen dira.

Jasangarritasuna

Orain eta etorkizunean gure ingurunean jarduera, aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzeko apustua.

Helburuak

Sektore eta enpresa parte-hartzaile guztien errealitateen, tamainen eta erritmoen arabera egokitu eta pertsonalizatzen den eredua eskaintzea.

Ereduaren bost zutabeetan oinarritutako ikuspegi partekatua garatzen laguntzea.

Erakunde guztientzako banakako ibilbidea ezartzea, pertsonekin konpromisoa hartzen duen eta elkarrekiko konfiantzan oinarrituta dagoen enpresa-eredurantz aurrera egin dezaten eta, bertan, proiektu bateratuaren parte direla sentitu dezaten.

Jarraitzeko asmoa duen eta denboran enpresa guztien errealitatera egokitzen den eredua edukitzea.

Enpresentzako onurak

Enpresa eraldatzeko prozesua garatzea.

Erakundeko pertsonen ekarpena eta partaidetza sustatzea proiektu partekatuan.

Enpresan bertan konfiantzako harremanetarako eremua sortzea .

Lotuneak sortzen eta harremanak eratzen ikastea, komunikaziorako eta talde-lanerako prozesuak sendotzen laguntzeko.

Ikuspegi partekatua eta kidetza areagotzea.

Enpresan bertan hobera egitea, lehiakortasun handiagoa lortzeko.

Ibilbidea

Nola jarriko dubu abian?

Bide horretan aurrera egin nahi duten Bizkaiko enpresek euren garapenerako ibilbidea zehaztu ahal izango dute, kasu berezi bakoitzera egongo da egokituta eta, hortik aurrera, barruko harreman eraldatzaileen estilo berria eratzeko moduko ekintzak azaldu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago

info@ekinBarri.eus