Pertsonak, Sadekosaren arrakastaren erdigunean
Jose Luis Fuentek, Sadekosako kudeatzaile eta ASCOBI-BIEBAko presidenteak, enpresen arrakastan pertsonek duten garrantzia azpimarratu du DEIAn egin dioten elkarrizketa batean. "Pertsonak dira enpresa baten aktiborik garrantsitzuena, eta datozen urteetan ere funtsezkoak izango dira. Ematen duten balio erantsia oso zaila da teknologiarekin ordezkatzea", adierazi zuen.
Enplegatuen ongizatearekiko eta garapenarekiko konpromiso hori dela eta erabaki du Sadekosak ekinBarrirekin bat egitea, pertsonengan oinarritutako lidergo-programa eraldatzailea. ekinBarrirekin, enpresak lan-taldeen ongizatea ardatz hartuta lidergo humanistagoa onartu eta bere antolaketa-kultura indartu egiten du.
Fuentek azaldu zuenez, pertsonak estrategiaren erdigunean jartzea da ekinBarriren arrakastaren gakoa: "ekinBarrirekin bat egiten dugu enpresa erakargarria izaten jarraitzeko. Gustura dauden eta lanera etorri nahi duten pertsonak lortzen ditugu. Horretarako ia bizitza osorako enplegua eskaintzen dugu, egoera ekonomikoa egonkorra bada".
Emaitzak laster ikusi dira. Sadekosak "ia zero" errotazio-tasa lortu du. Nola neurtzen dute? ekinBarriTECH tresna teknologikoaren bidez, ekinBarri metologia lan-taldean nola barneratzen eta pertsonengan daukan bilakaera neurtzen eta aztertzen du. "Egia esan, benetan oso pozik nago eskaintzen ari dituen emaitzekin", esan zuen Fuentek.