‘Nola eraldatu aldaketaren eta berrikuntzaren kulturarantz’ informazio-jardunaldia antolatu dugu
Enpresen ingurunea gero eta zailagoa, azkarragoa eta ziurgabeagoa da, eta, testuinguru horretan, egoerak kontrolatzen ikastea eta, horretarako, liderrei zein taldeei lehentasuna ematea enpresek gainditu beharreko erronketakoa da inolako zalantzarik gabe.
Enpresen ingurunea gero eta zailagoa, azkarragoa eta ziurgabeagoa da, eta, testuinguru horretan, egoerak kontrolatzen ikastea eta, horretarako, liderrei zein taldeei lehentasuna ematea enpresek gainditu beharreko erronketakoa da inolako zalantzarik gabe. Enpresek gaur egungo erronketarako nola prestatuko diren galdetzen diote euren buruari: zuzendaritzako taldeak eta liderrek euren pentsaera aldatu behar dute, erronka berriei aurre egin ahal izateko? Taldeak badaki nola kudeatu behar duen gaur egungo ingurunean? Nola eratu taldeak, aldaketa erakundetik bertatik bultzatu ahal izateko? Zer egin liderrek, taldeek eta pertsonek lehiakortasuna sortzen duen eremuan bat egin dezaten?
Jardunaldi horretan, prozesu hori ekinBarri proiektuaren bidez bultzatu duen Bizintek Innova ETE bizkaitarraren eraldaketaren giltzarriak eta esperientzia eman ziren jakitera.