CEBEK, FVEM, CECOBI, ASCOBI eta AVEQ enpresa-erakundeek ekinBarri Gidaliburua aurkezten dute
Duela bi urte baino gehiagoz geroztik, Bizkaiko enpresa-erakundeok ekinBarri proiektua jorratzen ari gara, erakundeei pertsonak oinarri dituen eraldaketa-prozesu batean lagun egiteko, gero eta korapilatsuagoa eta zalantzagarriagoa den ingurune batean geroko erronkei erantzuteko gai izango den enpresa-eredu berritzaileago eta partizipatiboago baten arabera.
CEBEK, FVEM, CECOBI, ASCOBI eta AVEQ erakundeok, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekitaldi hau antolatu dugu, esperientzia pilotuetan parte hartu duten enpresak aintzat hartzeko. Gidatze horri esker, eta proiektuaren buru garen erakundeon hausnarketa-prozesu bati esker, lehenengo ekinBarri Gidaliburua ezagutarazi ahal izango dugu, lehenengo funtsezko gaiak mahaigaineratzeko lagungarri izango den Faktore Kritikoen lehen Testarekin batera.
Amaiera gisa, Emilio Duró enpresari eta hizlariak mintzaldi inspiratzailea emango du.