ekinBarri Pradales lehendakariak enpresa-sarerako aldarrikatzen duen aro berriarekin konektatzen da
Imanol Pradales Lehendakariak dei argia egin du elkarrizketaren eta lankidetza publiko-pribatuaren alde, euskal lan-merkatuaren erronka nagusiei aurre egiteko. Hala adierazi du CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren Batzar Nagusiaren ekitaldiaren itxialdian, Bilbon, non “arazo eta erronkak elkarrizketa, negoziazio eta adostasunaren bidez soilik gainditzen direla, proiektu komun baten barruan” nabarmendu duen.
Bere hitzaldian, Lehendakariak gaur egun enpresak eta langileak kezkatzen dituzten gai nagusietako batzuk jorratu ditu: bateragarritasuna, laneko osasuna, soldata-baldintzak, gazteen garapen profesionala, produktibitatearen hobekuntza, lehiakortasuna eta absentismoaren murrizketa. “Guztiari eta guztiekin hitz egiteko gai izan behar dugu. Gure harrobia nola zaintzen dugun ere bai”, azpimarratu zuen, belaunaldi berrientzako etorkizuneko aukerak bermatzeko beharrari erreferentzia eginez.
Diagnostiko horrek lotura zuzena du Bizkaiko enpresa askok jada ekinBarri bezalako ekimenen bidez egiten ari diren ibilbidearekin. ekinBarri programak enpresen eraldaketa sustatzen du lidergo kontzientean, kultura parte-hartzailean eta pertsonen kudeaketa aurreratuan oinarrituta. Prozesu honetan, laneko ongizatea hobetzea, gazte talentua erakartzea eta fidelizatzea, edo bateragarritasunean eta berdintasunean aurrera egiteko erantzukidetasuna ardatz hartzea, erronka teoriko izateari uzten ari zaizkio, eta lehiakortasunerako palanka erreal bihurtzen.
CEBEK, FVEM, CECOBI, ASCOBI-BIEBA eta AVEQ-KIMIKAren eskutik sustatua, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babes estrategikoa eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren laguntza ekonomikoa jasota, ekinBarri-k enpresa-sare sendoago, erresilienteago eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatua eraikitzea du helburu.
ekinBarrik Bizkaiko sektore eta tamaina guztietako enpresekin lan egiten du, kudeaketa-eredu gizatiarrago, moldakorrago eta jasangarriago baterantz urratsak ematen laguntzeko. Eboluzio hori funtsezkoa izaten ari da gero eta eskaritsuagoa den testuinguru ekonomiko eta sozialari aurre egiteko. Lehendakariaren hitzetan: “Erronka izugarriak ditugu aurrean, eta geure burua engainatuko genuke ardura beti beste baten gain uzten badugu”.
Ziurgabetasunez beteriko testuinguru globalean, ekinBarri bezalako ekimenek argi erakusten dute Bizkaian enpresa-eraldaketa jada martxan dagoela. Eta erakunde askok erronka komunari ez diotela etsipenetik erantzuten, baizik eta ekintza partekatuaren bidetik.