Lehenengo ekinBarri esperientzietako emaitzen inguruko lan-gosaria: aurrerapausoak, emaitzak eta aurreikuspenak
Bizkaiko enpresa-erakundeek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, urtebete baino gehiago daramatzate ekinBarrin lan egiten. Proiektu horrek bilatzen duen enpresak, hain zuzen ere, pertsonak izan behar ditu helburu, berritzailea eta partaidetzazkoa izan behar da eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izan behar da, gero eta zailagoa eta ziurgabeagoa den ingurunean.

Epealdi horretan, gure inguruko zazpi enpresak bost zutabe hauek dituen eredu horretan oinarritutako esperientzia eredugarrian parte hartu dute: pertsonak, konfiantza, konpromisoa, berrikuntza eta jasangarritasuna.
Ekitaldi honetan, enpresa parte-hartzaileek euren esperientziak eta emaitzak emango dituzte jakitera. Era berean, enpresarien elkarteetako bost presidenteek ere parte hartuko dute bertan, eta proiektuko zenbait puntu nabarmenduko dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurraldea Garatzeko Saileko diputatuak, Ainara Basurkok, ekitaldiari emango dio amaiera.