Taldea garai gorabeheratsuetan eraikitzea
ekinBarri 2020 jardunaldien zikloarekin jarraitzeko, maiatzaren 14an “Garai gorabeheratsuetan eraikitzea” jardunaldia antolatu genuen. Horren bidez, paradigma zaharretik (lidergoa pertsona edo rol batengan zetzan) berri baterako (pertsona-sareen bidez hedatzen den prozesu kolektiboa da lidergoa) trantsizioa aztertu genuen.
Era berean, talde-lanak helburu indibidualak misio komun batekin –hala nola, baliabideak administratzea, krisialdietan zeregin konplexuak konpontzea…– bat egiteko sortzen dituen erronkak aztertzen ditugu.
Webinar honetan ideiak eman nahi izan genituen hauen gainean: nola prestatu taldeak krisialdietan emozioen eta horiei lotutako erabakien azterketaren bidez; nola prestatu taldeak emozioetatik abiatuta elkartzeko, oraingoa (premiazko gaiak) eta gerokoa (aldaketa) kudeatuz, eta taldeen funtsezko prozesuei helduz (erabakiak hartzea, eskuordetzea); eta, azkenik, nola neurtu teknologikoki taldearen prestakuntza- eta bilakaera-maila.