Belaunaldien aniztasunak berrikuntza bultzatzen du enpresetan
Belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitza enpresetan funtsezko faktorea da berrikuntzarako eta negozioaren iraunkortasunerako. Hori izan da Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) eta ekinBarrik antolatutako jardunaldiaren ardatza, Bilboko Campos Antzokian 40 emakume lider bildu dituena.
AfterWork AED ekinBarri: "Inspira-zioa eta Networking-a Enpresen Eraldaketarako" izenburupean, ekitaldiak belaunaldi-aniztasunaren garrantzia nabarmendu du estrategia korporatiboaren barruan. Horretarako, Eleonora Barone-k, mym0-ko zuzendari eta sortzaileak, hitzaldi bat eskaini du. Mym0 berrikuntza sozialean espezializatutako erakundea da, eta Baronek adierazi duenez, “belaunaldi-aniztasuna ez da soilik adin ezberdinetako pertsonak talde berean biltzea, baizik eta beraien esperientziak eta ezagutzak elkar osatzea, benetako balioa sortzeko”. Era berean, nabarmendu du belaunaldi-aniztasuna estrategikoki kudeatzeak eragin zuzena duela enpresen produktibitatean, sormenean eta lehiakortasunean.
"Generazioartekotasuna ez da bi edo pertsona gehiago elkartzea ekintza berriak planteatzeko, baizik eta enpresaren erronka komunak beste modu batean ulertzea eta lantzea, pertsonen esperientzia eta ezagutzak batuz, adinaren gainetik". Horregatik, Baronek uste du adinak "balio erlatiboa" duela. "Desberdintasunak dira proiektu bati balioa gehitzen diotenak, eta, hain zuzen ere, ikuspegi eta esperientzia ezberdinak izatea sustatu behar da, ekarpen aberasgarriak egiteko", azpimarratu du.
Topaketan, gainera, ekinBarri START aurkeztu da, AEDko enpresei zuzendutako ekimena, lidergoaren eta talde-kudeaketaren eraldaketa errazteko helburua duena. Marta Martinezek, programaren koordinatzaileak, eta Lorena Graciak, MAX Estrem-eko aholkulariak eta ekinBarriren aliatu metodologiko eta estrategikoak, ekimena aurkeztu dute. “Helburua enpresak eraldaketa-bidaian laguntzea da, taldeak eta lidergoa indartzeko, beste erakunde batzuengandik ikasiz eta elkarrekin aurrera eginez”, azaldu du Graciak.
Ekitaldia networking gune batekin amaitu da. Bertan, parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko eta harreman profesional berriak ezartzeko aukera izan dute, AED eta ekinBarriren konpromisoa berretsiz: lankidetzaren eta elkarrekiko ikaskuntzaren bidez enpresen garapena sustatzea.
Afterwork AED ekinBarri ekitaldiaren Argazki Galeria osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hurrego estekan.