Aceros Inoxidables Olarra, ekinBarri 2025 Saria

Publicado

Bizkaian sortu eta hazten jarraitzen duen Aceros Inoxidables Olarra enpresak sendotasunean, erantzukizunean eta antolakuntza-bikaintasunean oinarritu du bere ibilbidea. Hala ere, bere jardueraren muinean pertsonak jarri izan ditu beti: eguneroko lana posible egiten duten profesionalak. 500 langile baino gehiago eta 200 laguntza-enpresetako kolaboratzaileekin, Olarra enpresak enplegua, aberastasuna eta aukerak sortzen ditu, Bizkaiko enpresa- eta gizarte-ehuna sendotuz. Olarra enpresan argi diote: "pieza guztiak dira giltzarri."

Lankidetzaren testuingurua eta metodologia

Saria jasotzearen arrazoi nagusia izan da ekinBarri metodologiaren eta teknologiaren adopzioa eta ezarpena. Izan ere, Aceros Inoxidables Olarrako Giza Baliabideen eta Marka Pertsonalaren arduradunak, Moisés Riobellok, nabarmendu duenez, “saria guretzat ekinBarri aurkitzea izan da.”

Metodologia honek bide berria ireki du enpresaren barruan, taldeak sendotzeko eta eguneroko lanari zentzua emateko, pertsonen beharrei ikuspegi partekatu baten bidez erantzunez. ekinBarri tresna gisa ari da laguntzen Olarra enpresari pertsonak hobeto ulertzen eta haiekin elkarlanean aritzen, konpainiaren hobekuntzan pauso sendoak emateko.

ekinBarriren filosofiaren oinarrian dagoen ustea da ez dela hainbeste “pertsonak kudeatzea”, pertsonen ondoan lan egitea baizik. Horrek taldeen egitura trinkoagoa ekarri du, hurbiltasuna, gardentasuna eta autonomia handiagoa bermatuz.

Emaitzak eta eragina

Ezarpenaren emaitzak nabarmenak dira: langileek diote “poztasun handiagoz” ari direla lanean, eta lehen konpondu gabe geratzen ziren arazo eta kexei orain irtenbidea ematen zaiela. Gainera, langileak beren lan-eremuen eguneroko jardueran gehiago inplikatzea lortu da, egunerokotasun horren parte aktibo bihurtuz.

Moisés Riobello eta Benigno Alonso, Aceros Inoxidables Olarrako fabrikazio-zuzendaria, izan ziren ekinBarri 2025 Saria jasotzeko arduradunak. Saria Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, Ainara Basurkoren, eskutik jaso zuten, VII. ekinBarri Urteko Ekitaldian, joan den urriaren 10ean Bilbon ospatu zenean.